';

Eskolaz Kanpoko Ekintzak

Kultura eta teknologia jarduerak

Familiei beren seme-alaben garapen osoa erraztuko duten jarduerak eskaintzeko, San Fidel Ikastolan hainbat jarduera antolatzen ditugu ikasturte osoan eta oporraldietan.

Horretarako, Mondragon Lingua, Harribitxiak, Habilitas eta beste banakako kolaborazio batzuen laguntza dugu.

Image module

Bertsolaritza

DBH

Bertsolaritza, inprobisazioa oro har, bertsoa transmititzeko metodoak eta tresnak. Diziplina interesgarri eta zail horretara hurbiltzea da.

Robotika

(LH3tik DBHra)

Ikasleek robotikan proiektu tekniko batekin lehen esperientzia izateko bereziki diseinatua. Mekanikako eta programazioko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte.

Euskal Dantzak

(LH1etik DBH2ra)

Euskal dantzetan hasteko jarduera da, eta parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako esperientziarik izatea. Gure kultura eta folklorea sustatzen lagundu nahi dugu.

Udalekuak

(HH3tik DBHra)

San Fidel Ikastolak kirol eta hizkuntza udalekuak antolatzen ditu uztailean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Hizkuntzak

(HHtik BATXILERGOra arte)

Hizkuntzak indartzeko Mondragon Linguaren eskutik Ingelesa, Alemaniera eta Txinera ikasteko aukera eskaintzen dugu.

Herri kirolak

(LH 3.mailatik LH 6.mailara)

Ikastolen artean hainbat herri-kirol topaketa egiten ditugu kurtsoan zehar, non, jolas aukerak zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen zaien ikasleei, belaunaldien arteko transmisioa eten ez dadin.

Abesbatza

(LH 4tik DBH 4ra)

Eskola ordutegiaren barruan, astero Ikastolako abesbatza batu egiten da musika eta entzumen sentikortasuna sustatzeko . Saio horietan, ahotsak hezten ditugu eta musikarekin eta musikaz gozatzen irakasten dugu.

Aisialdi, kirol eta sormen jarduerak

· Eskolaz kanpoko kirol ekintzen antolaketa: kirol hastapena, kirol anitza, hockey, saski-baloia, tenisa, futbola.
· Kirol eskaintza gauzatu baino lehen gurasoei zuzendutako hitzaldiak.
· Kirol eskaintza berrien aurkezpena.

UDAKO KANPAMENTUA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK