0-6 urte bitarteko etapan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez ezartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Pertsonekin izandako harremanen, bizipen guztien eta ikasitakoaren ondorioa da eraikuntza. Hori guztia gauza berriak ikasteko abiapuntua da eta umearen giza-garapenean, garapen emozionalean eta kogniboan eragina izango du.
Ikasketa hauek era egokian garatzeko San Fidel ikastolak, alde batetik ulermenerako eta pentsamendua antolatzeko estrategiak erabiltzen ditu eta bestetik, motrizitatea garatzeko AuCouturier metodoa erabiltzen du.

