';

Hezkuntza aukerak

San Fidel Ikastolak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eskaintzen ditu (0 urtetik 18 urtera arte). Eskolaz kanpoko ekintzen eta zerbitzu gehigarriek osatzen dute eskaintza hau.

Ondoren agertzen da zehaztuta eta sailkatuta gure eskaintza:

Image module

Haur Hezkuntza

0-6 urte.

0-6 urte bitarteko etapan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez ezartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Pertsonekin izandako harremanen, bizipen guztien eta ikasitakoaren ondorioa da eraikuntza. Hori guztia gauza berriak ikasteko abiapuntua da eta umearen giza-garapenean, garapen emozionalean eta kognitiboan eragina izango du.

Ikasketa hauek era egokian garatzeko San Fidel ikastolak, alde batetik ulermenerako eta pentsamendua antolatzeko estrategiak erabiltzen ditu eta bestetik, motrizitatea garatzeko AuCouturier metodoa erabiltzen du.

Image module

Lehen Hezkuntza

6-12 urte.

Etapa honetan, bereziki oinarrizko zehar-konpetentziak – Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako, ikasten eta pentsatzen ikasteko, elkarbizitzarako, ekimenen lehiatsurako, norbera izaten ikasteko- eta oinarrizko diziplina barneko konpetentziak – Hizkuntza eta literatura komunikaziorako, Matematikarako, Zientzietarako, Teknologiarako, Gizabidezkorako, Arterako eta Mugimendurako- lantzen dira.

Akademikoki, irakurketa idazketa eta kalkulua sendotuko dira, hainbat hizkuntzetako ahozko hizkuntzarekin batera. Pertsonaren izaerari begira, ikasteko autonomia, ikasleen arteko elkarbizitza, solidaritate, errespetu eta justizia gizakorra moduko baloreen transmisioa bultzatu nahi dira. Hori guztia ulermenerako irakaskuntzaren eremuan kokatzen da.

Image module

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

12-16 urte.

Lehen Hezkuntzan bezala, oinarrizko zehar-konpetentziak eta oinarrizko diziplina barneko konpetentziak jorratzeari ekiten zaio, ulermenerako irakaskuntza eremuaren barruan.

Etapa honen bukaeran gure ikasleak pertsona zuhurrak, kritikoak, sortzaileak eta eleanitzak izatea nahi dugu. Gai izan daitezela gizarteak eskainiko dizkien erronka eta egoerei aurre egiteko eta gizarte bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko. Gure hezkuntza eleanitza giza-kristau baloreetan oinarritzen da, ikaskuntzarako autonomia eta kooperazioa bultzatzen ditu; pentsaera kritikoa eta sormenezkoa sustatzen ditu eta horretarako gaur eguneko baliabide teknologikoez baliatzen da.

Image module

Batxilergoa

16-18 urte.

16-18 urte bitarteko etapa honetan ikasleen gaitasun ezberdinak garatzea da helburu, lanbide munduan sartzeko ezagutzak eta tresnak ezagutuz edota goi mailako hezkuntzan sartzeko gaitasunak landuz.