';

Guraso Elkartea

INFORMAZIOA

Gurasoen Elkartea ikastolako ikasleen familiek osatzen dute. Bere funtzionamenduan parte hartzen du esleituta duen zereginean, eta gainerako hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan aritzen da ikastetxearen proiektua garatzeko, bere nortasunaren, printzipioen eta balioen arabera. Halaber, gurasoei orientazioa, bultzada eta laguntza eman nahi die, seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.

Ezarritako helburuak aurrera eramateko elkartea honela antolatzen da:

  • Urtero batzar orokor bat egiten du, bertako kide guztien topaleku, eta, bertan, taldearen bilakaera ebaluatzen da, proiektuak eta urteko kontuak eztabaidatu eta onartzen dira.
  • Zuzendaritza Batzordea zortzi pertsona inguruk osatzen dute, borondatez eta interesik gabe lan egiten dutenak. Hilean behin biltzen da.
  • Honako hauek dira lantaldeak: kultura, kirolak eta ekonomia. Beren ekintza-eremuko jarduerak proposatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dira. Beren ekintza-eremuko jarduerak proposatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dira.

Hauek dira antolatutako jarduerak:

  • Kirol Batzordea
  • Eskolaz kanpoko kirol-jarduerak antolatzea: kirol hastapena, kirol aniztasuna, jockeya, saskibaloia, tenisa, futbola.
  • Gurasoentzako hitzaldiak, kirol-eskaintza egin aurretik.
  • Kirol-eskaintza berriak aurkeztea.
  • Kultura Batzordea
  • Ikastolako jaia antolatzea
  • Ekonomia Batzordea
  • Elkartearen kudeaketa ekonomikoa

LIBURUEN SALMENTA