Gure helburua hezkuntza euskalduna, giza-kristaua eta kalitatezkoa eskaintzea da,pertsona arduratsuak, errespetuzkoak eta giza tratuarekin eta lortutako gaitasunekin asebeteak prestatzen laguntzeko, horretarako profesional-talde on bat eta baliabide egokiak edukiz.
San Fidel Ikastola, emandako mailetan, eskualdean erreferentziazko zentroa izan dadin nahi dugu eta lan egiten dugu, irakaskuntza akademiko eta eleaniztunean kalitateagatik aitortua izan dadin, hori guztia kudeaketa eraginkor eta efiziente batean eta profesional talde aktibo, berritzaile eta gizatiar batean oinarrituta.
Balioez ari garenean, honako hauek ditugu gogoan:
- Ondo egindako lanaren gustua
- Justizia
- Besteekiko, ingurunearekiko eta norberarekiko errespetua
- Erantzukizunari lotutako askatasuna
- Ilusioak
- Etengabeko hobekuntzaren ohitura
- Talde kontzeptua
- Iraunkortasuna















