';

Zerbitzuak

JANTOKIA

San Fidel Ikastolan, elikagai osasungarrien kontsumoa eta maiztasuna sustatzeaz gain (lekaleak, barazkiak eta arraina), gure platerak produktu ekologikoekin eta bertakoekin egiten ditugu ikastolan. Jantokia kudeatzeaz arduratzen den empresa ASKORA da. Gainera, menú bereziak prestatzen dira beharren arabera: zeliakoak, erregimenak, bestelakoak… eta irteeretarako picnic zerbitzua dugu. Jantoki-zerbitzuak jokoak eta otordu osteko jardueran zaintzea barne hartzen du.

ORDUTEGIAK

Image module

Haur Hezkuntza

(0-2 urte):

  • 0-1urte: 12:00h.
  • 2 urte: 12:15 h.

(3-6 urte)

  • 12:30 h.
Image module

LEHEN HEZKUNTZA

LH 1-2-3.mailak:

  • 12:30 h.

LH 4-5-6.mailak:

  • 13:05 h.
Image module

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

  • 13:40 h. (goizeko jardunaldian 14:00ean)
Image module

BATXILERGOA

  • 15:00 h. (ostiraletan 14:05ean)

AUTOBUSA

Ikastolak autobus zerbitzua eskaintzen du, geltokitik ikastolara, begirale arduradun baten laguntzarekin.

1. Linea

MUNDAKA > SUKARRIETA > PEDERNALES > BUSTURIA > MURUETA > FORUA > LURGORRI > IKASTOLA

2. Linea

GERNIKATIK IBILBIDEA

Geralekuak eta ibilbideak zuen eskaeren arabera ezartzen dira, horiei erantzun ahal diegun neurrian.

3. Linea

LIBURUTEGIA

Gure ikastetxeak nahi du ikasleek ``hitzarekin`` gozatzea eta harreman desberdina sortzea, testu erreferentzialak eta hautapen propiokoak irakurriz, norberaren esperientziari zentzua emateko, mundua eta giza izaera ulertzeko eta sentsibilitate estetikoa garatzeko.

Horregatik, liburutegiak astero bi atsedenalditan (astearte eta ostegunetan) irekitzen dizkie ateak bigarren hezkuntzako ikasleei, dokumentuak kontsultatzeko, maileguak egiteko, egunkariak, aldizkariak, komikiak edo liburuak irakurtzeko.

CAMBRIDGE AZTERKETA

San Fidel Ikastolak, ikasleei eleaniztasunerako sarbidea errazteko asmoz, akordioak egin ditu British Council-ekin erakunde horretako ZENTRO AZTERTZAILE izateko eta Cambridgeko azterketa ofizialak egin ahal izateko:

Pre A1 Starters (YLE Starters)

A1 Movers (YLE Movers)

A2 Flyers (YLE Flyers)

A2 Key for Schools (KET)

B1 Preliminary for Schools (PET)

B2 First for Schools (FCE)

A2 Key (KET)

B1 Preliminary (PET)

B2 First (FCE)

C1 Advanced (CAE)

> KET for SCHOOLS

Image module

> PET for SCHOOLS

Image module

> FIRST CERTIFICATE for SCHOOLS

Image module

LEHEN ORDUKO ZAINTZA ZERBITZUA

Familia batzuen beharrei erantzuteko asmoz, ikasturte honetan Ikastolak ikasleak zaintzeko zerbitzua eskaintzen du goizeko 7:30etatik 9:00etara. Zerbitzu hori eskaintzeko, gutxienez 10 haur egon behar dira.

2 urtekoen kasuan, oporraldietan joateko aukera eskaintzen da, betiere haurtzaindegi-zerbitzua martxan badago.